Emakumeei minbizia detektatzea

Emakumeen kasuan, diagnostiko goiztiarrak egin daitezke minbizi ginekologikoa edo bularreko minbizia izanez gero.

Emakumeek miaketa klinikoaren eta kolposkopiaren bitartez egin dezakete minbizi ginekologikoaren diagnostiko goiztiarra. Bularreko minbiziari dagokionez, diagnostiko goiztiarra azterketa kliniko baten bitartez egin liteke: bularrak eta gongoil eremuak aztertuz eta ukituz.

Mediku irizpidearen arabera, bestelako miaketa osagarri batzuk egitea eska liteke, adinaren arabera, familiako aurrekarien edo norberak dituen gaixotasun aurrekarien arabera edota aurkikuntza klinikoen arabera. Esate baterako, mamografia aldebikoa, bularreko ekografia, ekografia ginekologikoa, baginako zitologia eta GPB-giza papilomabirusaren testa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ere kanpaina bat abiarazi du, emakumeen koloneko minbiziaren detekzio goiztiarrerako. Horretarako, ondeste ukipen bat eta gorozkietan ezkutatutako odolaren test bat egin behar izaten da.

Adinaren arabera detekzio goiztiarrerako gomendioak:

  • 25 urtetik aurrera: umetoki lepoko minbizia
  • 40-50 urtetik aurrera: bularreko minbizia
  • 45 urtetik aurrera: koloneko minbizia
Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.