Arriskuak murriztea

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, minbizi kasu guztien gutxienez herenak prebeni daitezke. Horrenbestez, bizimodu osasungarria izanez gero eta ohitura kaltegarriak saihestuz gero, asko murritz daitezke minbizia izateko ditugun aukerak.

Tabakoa

Tabakoa

Tabakismoa da saihesteko modukoa den faktore bat, berez mundu osoan minbiziak jota heriotza gehien eragiten dituena; izan ere, arrazoi hori dela tarteko urtean izaten diren heriotzen %22 inguru dira tabakismoaren eraginezkoak. Tabakoaren keak era askotako minbiziak eragiten ditu: biriketakoa, esofagokoa, laringekoa (ahots kordak), ahokoa, eztarrikoa, giltzurrunetakoa, maskurikoa, pankreakoa, urdailekoa eta umetoki lepokoa. Beraz, ez erretzea eta jendeak erretzen duen espazioetan ez egotea zinez garrantzitsua da minbiziren bat izateko arriskua murrizteko.

Jarduera fisikoa

Jarduera fisikoa

Geroz eta ikerketa gehiagok adierazten dute zeinahi jarduera fisiko egitea eta denbora luzean eserita ez egotea oso lagungarriak direla minbizia izateko arriskua murrizteko, bai eta bestelako gaixotasun kroniko batzuk izateko arriskua murrizteko ere; esaterako, bihotzeko gaixotasunak eta diabetesa. Gutxienez astean hiru aldiz ibiltzea, ibilketa nordikoa egitea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea edo korrika egitea eta denbora luzean eserita ez egotea osasun ona edukitzeko ohitura gakoak izan litezke. Telebista eta gailu elektroniko gutxiago, eta aire fresko gehiago. Eskailera gehiago eta igogailu gutxiago. Ariketa, neurrian, baina modu jarraituan.

Dieta

Dieta

Dieta zaintzea eta gehiegizko pisua saihestea ere funtsezko ezaugarriak dira minbizia prebenitzeko. Fruta, barazki, lekale eta zereal integral askoko dietak oso onuragarriak dira, eta minbizi mota ugaritatik babesteko eragina izan dezakete. Ahal dela, saihestu egin behar dira haragi gorriak, azukre eta gantz askoko elikagaiak, elikagai prozesatuak, gatz askokoak eta edari azukredunak. Alkohola edateak ere zuzeneko eragina dauka minbizi mota askorekin.

Azala babestea

Azala babestea

Eguzki erradiazioa da, hain justu, melanomak edo azaleko kartzinomak izateko arrisku faktore nagusia. Horrenbestez, eguzkitan gehiegi egotea saihestu behar da; batez ere, adingabeek. Azala babesteko eguzkitako krema eman behar da, ahal dela FPS 50 faktorekoa, eta bi orduan behin edo bainua hartu ondoren berriz eman. Eguerdiko orduetan 9:00etan baino 8 aldiz indartsuagoa izan liteke erradiazioa; beraz, ez da komeni tarte horretan eguzkitan egotea. Komenigarria izaten da, halaber, UVA izpien kabinak ez erabiltzea.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.