Zergatik Onkologikoa?

Onkologikoan 85 urtetik gora daramatzagu minbiziari aurre egiteko arreta zaindua eta babesa emateko ahaleginetan. Zorroztasun zientifiko gorena eta punta-puntako aurrerapen teknologikoak traturik goxoenarekin uztartzen ditugu, gaixotasun onkologikoei aurre egitean dauden arrakasta berme guztiak eskura izateko.

Minbizia zuten pazienteei laguntzeko zegoen hutsunea betetzeko bokazioarekin jaio zen Onkologikoa. Bokazio hori, urteen joanean, bere izateko arrazoi bihurtu da, minbiziaren aurkako borrokan bikaintasuna txertatzean oinarritutakoa: prebentzioa, berrikuntza, kalitatea, eta batez ere, giza tratua. Gure inguruko osasun agente eta agente teknologiko guztiekiko lankidetzaren ikuspegitik beti, gaixotasuna arrakastaz gainditzeko berme guztiak eskainiko dituzten hornidura teknologikoak eta lantaldea aurkituko dituzte pazienteek Onkologikoan.

Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

Etengabeko prestakuntza daukaten profesionalez haratago, maitasunez tratatuko zaituzten eta zure izena ezagutuko duten pertsonak aurkituko dituzu Onkologikoan.

Pertsona horiek ondotxo dakite minbiziari bermeekin aurre egin ahal izateko gakoa dela giro atseginean egitea, non norbanakoa ez den sentituko zenbaki huts, baizik eta pertsona, non irribarreak zein malkoak ez diren gaizki ikusiak izango, eta batez ere, non pazientea babestuta sentituko den. Horixe da hobekien definitzen gaituen ezaugarria, azken 85etik gora urte hauetan gure zentrotik igaro diren milaka pazienteen aburuz.

Aitzindariak ikerketan

Ezinezkoa da laguntzaren arloko bikaintasuna ulertzea ikerketarik eta berrikuntzarik gabe. Horregatik, Onkologikoan saiakuntza klinikoen programa bat eskaintzen dugu, eta gure pazienteen eskura jartzen ditugu, berehala, terapietan izandako aurrerapen guztiak. Eta gure zentroan ez badugu modurik saiakuntza kliniko egokiak egiteko, pazienteei berrikuntza terapeutikoak badituzten beste zentro batzuk bilatzen laguntzeko konpromisoa hartzen dugu. Izan ere, gure inguruko beste agente gako batzuekin (Biodonostia, elkarte horretako kideak baikara, teknologia enpresak…) elkarlanean egindako ikerketa programak etengabeak dira gure eguneroko zereginean.

Gaixoaren esperientzia

Arlo honetan, pazienteak prozesu onkologiko osoari buruz duen ikuspegian eragina duten alderdi guztiak landuko ditugu; besteak beste: klinikarekin zerikusia duten ezaugarriak, esperientzia pertsonala, profesionalekiko eta beste pazienteekiko komunikazioa, eta erabakiak hartzeko zein osasun egitura berrien diseinuan gurekin lanean aritzeko gaitasuna.
Paziente ahaldundu batekin egiten dugu lan, bere osasunari eragiten dioten prozesuei buruz erabakitzeko gai dena, bere gaixotasun prozesuan diharduten agente guztiekin modu eraginkorrean komunikatzen dena eta aktiboki parte hartzen duena osasun zerbitzu berrien baterako diseinuan.

Emaitzei begira dagoen teknologia

Prebentzioa eta detekzio goiztiarra dira minbiziaren nahi ez diren ondorioak saihesteko tresnarik onenak. Horregatik, Onkologikoan ahalegin handia egiten dugu teknologiarik onena izateko. Horretarako, lankidetzan dihardugu Osakidetzaren detekzio goiztiarrerako programetan, horiek baitira munduko onenetako batzuk.
Esate baterako, bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa hasi eta buka gauzatzen dugu Gipuzkoan, eta geuk daukagu gogobetetze tasarik onena eta teknologiarik berriena. Hala, aitzindariak izan gara munduan 3D-ko mamografia teknologia abiarazten, arlo honetan. Donostialdea ESIrekin lankidetzan ere badihardugu koloneko minbiziaren detekzio goiztiarreko programan. Maila globalean ere erreferenteak dira gure abiarazte tasak.

Gainditzen dutenen historiak

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.