Tratamenduak

Onkologikoan minbizi mota bakoitzerako tratamendurik aurreratuenak egiten ditugu.

Informatu zaitez gure zentroan dauden tratamenduen aukeren gainean, tartean egonik kirurgia, erradioterapia, kimioterapia eta beste batzuk.



Kimioterapia

Kimioterapiak medikamentu indartsuak erabiltzen ditu minbizi zelulak hiltzeko edo haien hazkundea kontrolatzeko edo sintoma mingarriak arintzeko. Kimioterapian medikamentu bakarra erabili daiteke, edo bi medikamentu edo gehiagoren konbinazioa, minbizi motaren arabera eta minbiziaren aurreratze tasaren arabera.

Erradioterapia

Erradioterapiak energia handiko izpiak erabiltzen ditu minbizi zelulak suntsitzeko. Minbizia duten pazienteen erdia baino gehiago erradioterapia motaren batekin tratatuko dira. Tratamendu independente moduan erabili daiteke edo beste terapia batzuekin konbinatuta, kirurgiaren edo kimioterapiaren aurretik tumoreak txikitzeko edo beste tratamendu batzuen ondoren geratzen den edozein minbizi zelula suntsitzeko.

Immunoterapia

Sistema immunologikoak infekzioak eta gaixotasunak aurkitu eta gorputza horietatik guztietatik babesten du. Minbizia gaixotasun konplexua da, eta sistema immunologikoa saihestu eta engainatu dezake. Minbiziaren aurkako immunoterapiak sistema immunitarioaren ahalmena hobetzen du, eta minbizia ezabatzeko ahalmen handiagoa ematen du. Immunoterapia bat baino gehiago dago, eta horietako bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio sistema immunologikoari.

Kirurgia

Pazienteen erdia baino gehiago kirurgia motaren batekin arituko dira beren minbizia tratatzeko. Kasu batzuetan, kirurgia da eskatzen den tratamendu bakarra. Kimioterapiarekin edo erradiazioarekin konbinatu daiteke, halaber, tratamendu plan orokor baten barruan.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.