Pazientearen esperientzia

Arlo honetan, pazienteak prozesu onkologiko osoari buruz duen ikuspegian eragina duten alderdi guztiak landuko ditugu.

Besteak beste, klinikarekin zerikusia duten ezaugarriak zein esperientzia pertsonala, profesionalekiko eta beste pazienteekiko komunikazioa, eta erabakiak hartzeko zein osasun egitura berrien diseinuan gurekin lanean aritzeko gaitasuna.

Paziente ahaldundu batekin egiten dugu lan, zeina bere osasunari eragiten dioten prozesuei buruz erabakitzeko gai den, bere gaixotasun prozesuan diharduten agente guztiekin modu eraginkorrean komunikatzen den eta aktiboki parte hartzen duen osasun zerbitzu berri baterako diseinuan.

Nola lagundu ahal dizugu?

Gure batzordearekin harremanetan jarri nahi baduzu, posta elektroniko honen bidez egin dezakezu.

Hemen gaude zuei hitza emateko eta guri iradokizunak helarazteko jasotzen diren arreta eta zerbitzuen kalitatearen onerako izan daitezkeen hobekuntzei buruz.

Paziente gisa dugun esperientzia da ospitaletik espero dugunaren eta aurrerantzean ospitaleak eman ahal izango digunaren gaineko ezagutzaren oinarria. Lagundu etorkizuna eraikitzen, non paziente bakoitza bere gaixotasunaren protagonista izango den eta bere prozesuaz arduratzeko gaitasuna izango duen.
Hauek dira gure zereginetako batzuk: Onkologikoan hasitako saiakuntza kliniko guztien berri izatea, ospitalearen antolamenduari buruzko gaietan erabaki organoa izatea, gainerako pazienteen erreklamazioak eta iradokizunak jasotzea eta zentroko Zuzendaritza Nagusira bideratzea.

Living lab

Donostiako Ospitale Onkologikoan Living Lab proiektu bat ondu dugu gune, sare edo plataforma bat garatzeko, non pazientea bere gaixotasunaren protagonista izango baita, kosorkuntzari, kodiseinuari eta laguntzaren kalitatearen hobekuntzari lotutako gaietan partaide bihurtuta.

Ospitaletik kanpoko jarduerak

Ekitaldiak eta tailerrak antolatzen ditugu, paziente onkologiko baten eguneroko bizimoduaren gainean ohiko kultura sanitarioari ez dagozkion galdera garrantzitsuei erantzuteko, hala nola nutrizioaz, estetikaz, musikoterapiaz. BCCrekin, Monte Albertia Institutuarekin edo Musikenekin ari gara elkarlanean.

Informazio enpatikoa

Gaur egun oraindik oztopoak daude osasun langileen eta pazienteen arteko komunikazioan. Proiektu honekin komunikazio teknikak lantzen ditugu pazienteekin modu eraginkorrean komunikatu ahal izateko eta pazienteari informaziorik konplikatuena erraz eta modu ulergarrian helarazteko.

Laguntzako zerbitzuen sarea

Konfiantzako kontaktuen sare bat sortzen ari gara, gure pazienteek Onkologikoan jasotzen dituztenez gain zerbitzu osagarriak errazago eskuratu ditzaten.

Ahots gunea

Gune berri baten sorrera ospitalean, non pazienteak babestuta sentitu ahal izango diren eta taldetan elkartu, bai eta tailer tematikoak egin ere, eta guk haiekin komunikatu ahal izateko, bai informazioa emateko bai haien iritziak eta hobekuntza iradokizunak jasotzeko.

Pazientearen esperientziaren batzordea

Gure helburua da zuen iritzia aintzat hartua izatea eta etorkizun hobea eraiki ahal izatea noizbait Onkologikoaren pazienteak garenontzat.

Pertsona talde bat gara, gure bizitzako une jakin batean Onkologikoan tratatuak izan garenok, edo une honetan tratamendua jasotzen ari garenok edo tratamendua jasotzen ari diren pazienteen ondoan gaudenok. Gaixo egon garenean izan dugun esperientzia abiapuntu hartuta sartu gara Onkologikoaren ekimen honetan, Batzorde Aholkulari bat eratzeko eta onkologiako paziente guztiei hitza eta botoa emateko, erabakiak hartzeko eta osasun zerbitzu berrien diseinuan modu aktiboan parte hartzeko ahaldunduta.

Marisa Arriola

Etorkizunean pazienteek osasungintzan sortzen laguntzeko aukera eduki dezatela nahi dut.

María Gómez de Segura

Beste batzuek nirekin hasitako katea eten ez dadin, eta haiek niri laguntzen eta beren esperientziaren bitartez ulertuta sentiarazten eta, batez ere, nire beldurrak hobeto kontrolatzen irakatsi zidaten moduan beste batzuek ere gauza bera egiten jarraitu dezaten.

Beñat Ibarbia

Nire hondar alea jarri nahi dut gauzak hobetzeko, eta hemen AHOTSA dugu.

Elena Mendi

Gune honetan galderak egiten dizkiogu gure buruari eta tratamenduak ahalik eta ondoen gainditzen lagunduko diguten erantzunak bilatzen ditugu.

Enrique Pina

La tranquilidad de verme rodeado del mejor equipo profesional y humano.

Javier Ugarte

Badakigu gure bizitzei buruzko erabakiak hartzen, baina gure gaixotasunari buruzko erabakiak ere badakigu hartzen.

Malu Ziordia

Niretzat funtsezkoa da sendatze prozesuaren protagonista izatea eta sentitzea, alboan erabaki informatuak hartzen utzi didaten profesionalak edukita.

David González

Zuen ezagutza eta esperientzia dira gu hobetzeko gakoa.

Ana Alcover

Garrantzitsua da gaixotasun honetatik igaro dugun pertsonek gure esperientzia kontatu ahal izatea, une honetan gaixotasuna dutenei lagundu ahal izateko.

Alfonso Yanci

Ez dut nahi gaixotasun batek ni mugatzea.

Yolanda Domeño

Senideak gara sendatu arteko bide zaileko bidaideak. Gaixo daudenak eta gure burua ere zaintzen jakiteko tresnak behar ditugu.

Isabel Peralta

Gaixotasunari heltzean gure beldurretatik eta gure kezketatik haratago joateko aukera dela pentsatzea. Beldurrei eta kezkei aurre egitea, jakinda beste batzuekin partekatuta eta beste batzuen laguntzarekin dena errazagoa dela eta izango dela.

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.