Ohiko galderak

Kontsultatu gure egunerokoan izaten ditugun zalantzei emandako erantzunak.

Osakidetzako pazientea izanez gero: Onkologikoak Hitzarmena dauka sinatuta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko pazienteak artatzeko. Gure zentrora sartzeko, baimen txartel bat lortu behar da Ikuskatzailetza Sanitarioan. Onkologikoan arta zaitzaten eman beharreko lehenengo pausoa da, hain zuzen, horri buruz hitz egitea zure familia medikuarekin, prozesuan artatzen ari zaituen medikuarekin edo zure zentroko Pazientearen Arreta Zerbitzuan horren berri ematea.

Aseguru libre bateko pazientea izanez gero: Onkologikoak hitzarmenak ditu sinatuta hainbat konpainia eta mutualitaterekin. Onkologikoan arta zaitzaten, lehenik eta behin, zure Aseguru Etxearekin hitz egin beharko duzu.

Paziente pribatua izanez gero: Onkologikoan arta zaitzaten eman beharreko lehenengo pausoa da, hain zuzen, hitzordua eskatzea 943328002 telefono zenbakira deituta edo informazio gehiago eskatzea 943328000 telefono zenbakira deituta.

Beste osasun zerbitzu publiko bateko pazientea izanez gero: Onkologikoak, Osasun Laguntzarako bere hitzarmenaren bitartez, zerbitzuaz gozatzeko aukera ematen die Estatuko beste osasun zerbitzu publiko batzuetako pazienteei. Horretarako, ezinbestekoa da Laguntza Agindu baten izapideak egitea bizi zaren inguruko Ikuskatzailetza Sanitarioan edo Osasun Administrazioan.

Lehenik eta behin, pazienteari arreta eskainiko dion zerbitzuan egingo da kontsulta, eta jarraian, gutxi gorabehera zenbat denbora itxaron beharko duen jakinaraziko zaio pazienteari berari. Nahi izanez gero, hitzordua emango zaio, eta baita laguntza ere, lehenengo egunean edo ondorengo egonaldietan (horrelakorik behar izanez gero), zerbitzuetan barrena ibiltzeko.

Edozein erabaki terapeutiko hartu baino lehen, kasua zehatz-mehatz aztertu behar da. Horretarako, nahi izanez gero, “iritzi kontsulta” bat egin dezakezu zentro honetan bertan. Aukera hori begi onez ikusten baduzu, jakinaraziko dizugu aldez aurreko txosten medikoak eta proba diagnostikoak ekarri beharko dituzula, eta horiek guztiak aztertu ondoren, zer tratamendu aukera dituzun adieraziko dizugu kontsulta medikoaren barruan.

Aseguru pribatu bat izanez gero, zure agentearekin kudeatu beharko duzu zuzenean. Osakidetzatik bazatoz, ordea, izapideak hemendik egiteko aukera izango da; betiere, mediku batek beharrezkotzat eta justifikatutzat jotzen badu.

Zuri dagokizun zerbitzua zenbat medikuk osatzen duten jakinaraziko dizugu eta gainera, mediku bakoitzak patologia jakin baten ardura hartzen badu ere, lantaldean jarduten dutela adieraziko dizugu eta bilkura klinikoak antolatzen direla etengabe, kasuak aztertzeko, irizpideak adosteko eta tratamenduak eztabaidatzeko.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.