Pankreako minbizia

Pankreako minbizia traktu digestiboko minbizirik erasokorrenetakoa da, badakigu.

Pankreako minbizi mota bi egon daitezke, zelula jatorriaren arabera: adenokartzinomak (sarrienak) eta kartzinoma neuroendokrinoak. Sintomak lausoak dira: normalean lehenengo mina eta ahulezia sentitzen da, eta pisua eta jateko gogoa galdu ohi da; batzuetan, larruazala horixka jartzen da (ikterizia). OTA bat, EM bat, PET TAC bat, nahasmendu analitikoak eta tumore markatzaileenak lagungarriak izan daitezke diagnostikatzeko. Ekoendoskopia biopsiarekin edo PAAF izenekoa OTA bidez gidatuta edo CPRE izenekoa ere lagungarriak izan daitezke identifikazio histologikoa egiteko.

Onkologikoan minbizi mota honetan espezializatutako profesional talde zabala dugu, zeinak azken belaunaldiko teknologiak dauzka minbiziaren azterketarako, diagnostikorako eta tratamendurako. Azken alternatiba ere bilatzeko.

 

 

Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

Minbizi honetarako tratamenduak

Endoskopia

Ikterizia stent plastikoen edo metalikoen bitartez tratatzea da honelako egoeretan lehenik hartu beharreko neurrietako bat, bere kabuz garatzen utzita gibelak eta giltzurrunek huts egitea eta horri lotutako entzefalopatia ekar baitezake.

Kirurgia

Gaixotasuna lokalizatuta baldin badago eta osorik erauzgarria izateko irizpideak betetzen baditu, pankreako buruaren adenokartzinomaren tratamendurako duodenopankreatektomia zefalikoaren teknika aukeratu ahal izango da. Gorputz eta isatseko tumoreetan, berriz, pankreatektomia korporokaudalaren teknika erabiliko da. Pankreatektomia osoa beste teknika bat izan daiteke, baina teknika horrekin bizi kalitatea hondatzen da, funtzio endokrino pankreatikoa galtzen baita. Kasuan kasuko linfadenektomiak lotu beharko zaizkio.

Kimioterapia

Gaixotasuna osorik erauzteko modukoa ez bada edo barreiatuta badago, hainbat eskema terapeutiko dago paziente horientzat. Teknikak pazientearen bizi kalitatera (ECOG eskala) eta odoleko bilirrubina mailetarako egokituko da.

Arintzea

Ikteriziaz gain, pazienteek beste sintoma garrantzitsu bat eduki dezakete minbizi mota horrek eraginda: mina. Beraz, mina ere tratatu beharko zaie. Pazienteak zainketa aringarrietarako unitate espezifikoetan edo minaren tratamendurako unitateetan tratatu daitezke.

Onkologikoan lehen mailako pertsona talde bat dugu

Espezialitate bakoitzean esperientzia duten eta ezagunak diren profesionalak helburu bakar batekin: paziente bakoitzaren osasun ona.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.