Minbizi ginekologikoa

Gure zereginaren pilareetako bat da gaixotasun gaiztoen prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra, eta umetoki lepoko minbizia edo bularreko minbizia dira gaixotasun gaizto horietako batzuk.

Eta beste minbizi ginekologiko batzuetarako, esaterako endometrioko edo obulutegiko minbizietarako, diagnostiko goiztiarrik egin ezin bada ere, bai diagnostikatu daitezke fase goiztiarretan dauden lesioak edo tumoreak. Horretarako, diziplina askoko espezialista talde bat dugu.

Onkologikoaren Ginekologia Zerbitzuak esperientzia zabala du patologia ginekologikoen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan, eta profesionalik eta baliabide materialik onenak ditu funtzio horiek egoki betetzeko. Gure zerbitzuan Osakidetzako pazienteak zein partikularrak edo aseguru libreetakoak tratatu daitezke.

Intereseko informazioa

Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

Minbizi honetarako tratamenduak

Histeroskopia kirurgikoa

Histeroskopia kirurgikoan kanal endozerbikalaren bidez argi sorta bat duen sistema optiko bat sartzen da, elektrodo bat duen lan ekipo bat, eta distentsio sistema likido bat umetokiaren barrunbean, polipo endometrialen eta mukosazpiko miomen moduko lesioak tratatzeko.

Laser bidezko CO2 baporizazioa

Laser bidezko CO2 baporizazioa da epitelio patologikoa suntsitzea lesio premalignoetan, hala nola bulbako neoplasia intraepitelialean (VIN), baginakoan (Va)N) eta umetokiko lepokoan (CIN). Kondiloma puntazorrotzen tratamendurako ere teknika egokia da. Laser bidezko tratamenduaren abantaila da zehatza dela eta soilik gaixo dagoen ehuna suntsitzen duela. Teknika honek, beste batzuen aldean, tratatutako ehunak hobeto errekuperatzen uzten du, eta hori onuragarria da gure pazienteentzat.

Konizazioa lakio diatermiko edo Lletz bidez.

Funtsean da umetokiko lepoaren zati bat erauztea, bi helbururekin: alde batetik, lesio premalignoen tratamendua eta, bestetik, lesioaren behin betiko diagnostikoa.

Kirurgia ginekologikoa

Bide irekiz, laparoskopia bidez edo bide baginaletik, tratatuko den patologiaren arabera eta pazientearen ezaugarrien arabera aukeratuko da tumorera iristeko bidea.

Onkologikoan lehen mailako pertsona talde bat dugu

Espezialitate bakoitzean esperientzia duten eta ezagunak diren profesionalak helburu bakar batekin: paziente bakoitzaren osasun ona.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.