Bularreko minbizia

EAEn, bularreko minbizia tumore gaiztorik sarriena da emakumeengan, tumore kasuen %27 dira eta.

Gure erkidegoan tumorearen intzidentzia goraka doa, urtean %1,5 hazten ari baita, eta batez beste 61 urterekin diagnostikatzen da. Irakurketa positiboa da azken 20 urteetan bizirik ateratzen direnen portzentajea ia 20 puntu igo dela, 5 urtera bizirik jarraitzen dutenen portzentaje garbia %84,6 izanik.

Onkologikoko Bularreko Unitateak ikuspegi terapeutiko pertsonalizatua eskaintzen du, Unitate horretako mediku eta erizain profesional guztien inplikazioarekin eta ekarpenarekin. Horrela errazagoa da emaitzarik hoberenak lortzea ahalbidetzen duten berrikuntza terapeutiko guztietan parte hartea.

Intereseko informazioa

Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

Minbizi honetarako tratamenduak

Tratamendu kontserbatzailea

Tumorea duen bular zatia kentzean datza, guruinaren gainerakoa mantenduta.

Mastektomia

Ugatz guruin osoa kentzean datza.
Gaixotasunaren tratamendurako mastektomia bat behar izanez gero, paziente guztiei bularra berehala berriz osatzea eskaintzen zaie, oro har protesi hedatzailearekin; halere, kasu berezietan beste teknika batzuk baloratzen dira, hala nola zintzilikario muskularrak. DIEPa ere sartzen da.

Kimioterapia, hormonoterapia eta anti-Her2 terapiak

Tratamendu mediko pertsonalizatuak aplikatzen ditugu, kimioterapian, hormonoterapian edo anti-Her2 terapietan oinarrituta. Azterketa patologikoetan tumore zelulek duten portaeraren araberako terapiak dira. (hartzaile estrogenikoak eta progesterona hartzaileak, Her2 proteina, Ki 67).

Kanpoko erradioterapia

Pazienteengandik urrun eta kanpoan kokatutako ekipoek (azeleragailu linealak) igortzen dituzten Irradiazio ionizatzaileen sortak erabiltzen dira. Eguneko saioak administratu ohi dira, hainbat astetan. Kanpoko RTrako sistema bat baino gehiago erabiltzen ditugu: RT3D, IMRT, eta tomoterapia.

Brakiterapia

Barruko irradiazioa edo brakiterapian, irradiazioa iturri erradioaktibo txiki batzuek sortutakoa da, eta tumorearen edo gaixo dagoen ehunean sartuko dira eta irradiazioa barrutik askatuko da. Bularrean dosi tasa handiko brakiterapia interstiziala erabiltzen dugu. Bularreko ehunaren barruan orratzak edo plastikozko hodiak jartzen ditugu, iturri erradioaktiboa duen tresna batera konektatuta. Teknika hori ebaketa kirurgikoa egin zaion bularreko geruzan dosia handitzeko erabiltzen dugu, bat edo bi saiotan erabiltzen da, eta ondo dagoen bularreko ehuna ondo-ondo babestuta.

Bularraren irradiazio partziala

Bularraren bolumen zati bat tratatzean datza (soilik ebakuntza kirurgikoa egin den geruzan segurtasun marjina batekin), oso saio gutxitan anestesia-sedazioarekin. 5 egunetan egin daiteke tratamendua, 5-6 astetan egin beharrean. Aukera ez-estandarra da, eta gomendatzen da pronostiko oneko tumore goiztiarrak dituzten paziente multzo aukeratu batentzat. Hainbat teknika dago irradiazioa egiteko; gure zentroak esperientzia luzea dauka brakiterapian, beraz, protokolo bat jarri du abian, brakiterapia interstizial multikateterrarekin.

Bularra berriz osatzea

Bere helburua da mastektomiak fisikoki eta psikikoki uzten dituen ondorioak gutxitzea. Horretarako, saiatuko gara bularra ahalik eta naturalena berrosatzen, areola eta bular punta ere bai. Mastektomiaren unean bertan egin daiteke, edo une horretan egiten hasi behintzat, edo mastektomia egin eta denbora batera, erradioterapiako tratamendu osagarria behar den ala ez ikusita.

Onkologikoan lehen mailako pertsona talde bat dugu

Espezialitate bakoitzean esperientzia duten eta ezagunak diren profesionalak helburu bakar batekin: paziente bakoitzaren osasun ona.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.