Birikako minbizia

Gaur egun, birikako minbizia dutenek bizirik jarraitzeko itxaropen handiagoa dute orain duela urte gutxi batzuetara arte zutenarekin alderatuta.

Halere, pentsatzen dugu diziplina askoko ikuspegia eta zerbitzu guztien inplikazioa dira, unean-unean, tratamendurik hoberena eskaini dezakeen bermea.

Birikako minbizia, funtsean, bi azpimultzotan bereizten da: Birikako Kartzinoma Mikrozitikoa (CMP) (%15) eta Birikako Kartzinoma Ez-mikrozitikoa (CNMP) (%85) CMParen ezaugarria da erasokorra dela eta kimioterapiarieta erradioterapiari bikain erantzuten diela. Halere, erantzunak ez dira iraunkorrak. CNMPA, berriz, bi azpimultzotan bereizi daiteke, hauetan: Kartzinoma Epidermoidea (CEP) eta Kartzinoma Ez-epidermoidea (CNEP). Azpimultzo biak aztertu egin behar dira mutazioa(EGFR) eta translokazioak (ALK eta ROS-1) egiteko eta, azkenean, PD-L1eko mailak. Mutazioen emaitzen arabera, tratamendua eta pronostikoa nabarmen aldatuko dira.

Intereseko informazioa

Deituko dizugu

Nahiago baduzu, deitu 943328000

Minbizi honetarako tratamenduak

Kirurgia

Tumore txikiak eta mediastinoan eragin handia ez dutenak baloratu egin behar dira sendatzeko tratamendurik ezin hobea egiteko, hau da, kirurgia egiteko. Interbentzio hori lobektomia bat izan daiteke (birikako lobulua erauztea) edo pneumonektomia bat egitea (birika osoa erauztea); halere, beti mediastinoko gongoilen azterketa esanguratsu bat ere egin beharko da.

Erradioterapia

Irradiazio ionizatzaileen bitartezko tratamendua funtsezko arma da biriketako tumoreetarako. Tratamendu horren helburua sendatzea izan daiteke, tumore hasiberriak badira eta Anestesia Zerbitzuaren gomendioari jarraituta kirurgia egin ezin bazaie eta SBRTren moduko teknika bereziak erabiltzen badira. Kimioterapiarekin batera eta kimioterapiari elkartuta ere erabili daiteke, mediastinoko gongoilei eragiten dieten tumoreetan. Eta, azkenik, sintomak arintzeko ere erabili daiteke.

Kimioterapia

Kimioterapia funtsezko arma da birikako minbiziaren tratamenduan, eta pazienteen bi herenengan baino gehiagorengan erabili behar izango da. Kirurgiaren ondoren modu osagarrian administratu daiteke, erradioterapiarekin batera edo hari elkartuta, eta aringarri moduan, sintomak hobetzeko eta bizirik jarraitzeko posibilitatea handitzeko.

Tirosin-Kinasaren inhibitzaileak

Ahoz administratzen diren botikak dira, eta barruko mekanismo zelular oso konplexuetan eragiten dute. Oso aktiboak dira eta ondorio sekundario gutxi dute, kimioterapiaren aldean, baina mutazio oso selektiboak dituzten tumoreetan baino ez dira aktiboak (EGFR, ALK, ROS-1).

Immunoterapia

Tumore zelulek zelula immunokonpetenteak lozorroan utzi ditzakete (T Linfozitoak), PD-L1 moduko molekula espezifikoak isuriz. Une honetan, badira botika batzuk efektu hori leheneratzeko gai direnak, ekintza hori blokeatzen duten antigorputz monoklonalen bitartez. Frogatu dute kimioterapia baino eraginkorragoak direla tumore zeluletako PD-L1en mailak altuak direnean (>%50); beraz, jada badago botika mota horretarako gomendio bat lehen lerroan eta, seguruenik, aurki, %50 baino gutxiagokoetan ere administratuko dira kimioterapiarekin batera.

Onkologikoan lehen mailako pertsona talde bat dugu

Espezialitate bakoitzean esperientzia duten eta ezagunak diren profesionalak helburu bakar batekin: paziente bakoitzaren osasun ona.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.