Miren Huarte

GINEKOLOGIA

Huarte doktorea kontsultako eta ebakuntza gelako ginekologoa da, gaur egun; eta bereziki dihardu onkologia ginekologiko eta bularreko onkologiaren patologien arloan.

Medikuntzan lizentziaduna da (Nafarroako Unibertsitatea). Prestatuz jarraitzeko asmoz, doktoretza ikastaroak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta animalien kirurgia laparoskopikoarekin lotutako pare bat ikastaro: lehenengoa, Valentziako Hospital Clinic ospitalean; eta, bigarrena, berriz, aurreratua, Caceresko CCMIJU zentroan. Bestalde, ekografiaren III. maila egin zuen Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkartean (SEGO), Vall d´Hebron ospitalean, eta ginekologia eta obstetrizia espezialitatea, Basurtoko Unibertsitate Ospitalean. Gaur egun, senologia eta bularreko patologiarekin lotutako masterra egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean.

Onkologikoko lantaldean hasi aurretik, ginekologo eta obstetra lanetan aritu zen Tahitiko Clinique Paofai ospitalean, Bordeleko Clinique Quatre Pavillons ospitalean eta Mendaroko Ospitalean.

Huarte doktorea kontsultako eta ebakuntza gelako ginekologoa da Onkologikoan; eta bereziki dihardu onkologia ginekologiko eta bularreko onkologiaren patologien arloan.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.