Jose Manuel Santos

KIRURGIA PLASTIKO ETA KONPONTZAILEA

Santos doktorea kirurgia plastiko eta konpontzailearen arloko mediku espezialista da.

Santos doktoreak Salamancako Unibertsitatean egin zituen lizentzia, gradu eta doktoretza ikasketak. Gerora, Donostiako Unibertsitate Ospitalean espezializatu zen kirurgia plastiko eta konpontzailean. Nabarmentzekoa da, dituen tituluez haratago, Santos Doktoreak bere prestakuntzarekin jarraitu zuela Espainiako eta Belgikako hainbat zentrotan.

Profesionalki, bereziki parte hartzen du mastektomia ondoren bularra berriz osatzeko lanean, eta hainbat argitalpen egin ditu bideoan zein idatzita (Espainiako Kirurgia Elkartearen liburua). Era berean, hainbat batzarretan parte hartu du, txostengile, moderatzaile zein antolatzaile lanetan.

Lorpenen artean, nabarmentzekoa da Santos doktoreak sortu zuela Bularreko Unitatea Tolosako Asunción Klinikan, eta lankidetzan jardun duela hainbat zentrotan; esaterako, Donostiako Gurutze Gorrian. Gipuzkoako lan mutualitateetako aholkularia ere bada. Era berean, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko batzordeetako kidea da, eta kolaboratzailea Irakaskuntzako Kooperatiban eta Kirol Elkarteetan.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.