Informazio praktikoa

Ezagutu Onkologikoari buruzko informaziorik praktikoena. Arretarako ordutegiak, nola iritsi, nola eskatu ordua edo nola funtzionatzen duen bigarren iritzirako eskaerak.

Ordutegiak

Onkologikoa eguneko 24 orduetan dago zabalik. Bisitetarako, ez da gomendagarria bi lagun baino gehiago egotea batera bisitan paziente bera bisitatzen, eguneko ordutegian (08:00-22:00). Gaua batek baino ezingo du igaro pazientearekin.

Nola iritsi

Donostiako leku estrategiko batean dago, eta errepide nagusiekin eta beste garraiobide batzuekin konektatuta.

Kokalekua ikusi

Aurrez ordua eskatzea

Ordua aurrez eskatu dezakezu +34 943 32 80 02 telefonora deituz edo gure galdetegia betez.

Aurretiko ordua hartu

Bigarren iritzia

Institutu Onkologikoan gaixotasunaren diziplina askoko azterketa eskaintzen dugu, eta horren ondoren kasuan kasuko unitate funtzionalak gomendatutako terapia ematen dugu. Gomendio terapeutiko hori artatuko zaituen espezialistak emango dizu

Bigarren iritzia eskatu

Ospitaleratzea

Onkologiako Ospitaleratze Unitateko profesionalek nahi dugu ospitalean zauden bitartean ondo artatua egotea. Ospitalean sartzean identifikaziorako eskumutur bat jarriko dizute, zure segurtasunerako.
Plantako langileek artatzea behar baduzu, sakatu, mesedez, gelan eskura duzun txirrina. Profesional bakoitza identifikatuta dago, bere kategoria profesionalari dagokion uniformearekin eta izenarekin. Edozein zalantza argitzeko, galdetu langileei.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.