Irakaskuntza
Gizartearekin eta gure pazienteekin dugun konpromisoak, hain zuzen, prestakuntza gure jarduera eta kulturako funtsezko zutabea izan dadin derrigortzen gaitu.
Beraz, zerbitzu bokazio hori bideratzen dute honako hauek: egoiliarren prestakuntza, erizaintzako profesionalen praktikak, osasun prestakuntza profesionala, graduondoko programak eta Onkologikoko profesional guztien etengabeko prestakuntza.
Egin eskaera
Irakaskuntzari buruzko eskaeraren bat egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Ikastea da, hain justu, Onkologikoaren oinarrietako bat
Gure prestakuntza lau dibisiotan banatuta daukagu: barneko medikuen prestakuntza, graduondoko masterra egiten ari diren profesionalak, prestakuntza praktikak eta gure osasun langileen prestakuntza.
Barneko mediku egoiliarrak
Gaur egun 8 BAME ari dira prestatzen gure zentroan, espezialitate hauetan: erradioterapia onkologikoa, onkologia medikoa eta medikuntza nuklearra.
Jarraian prestakutza ibilbidearen edukiak ikusi daitezke.
Graduondoko masterra eta beste espezialitate batzuk egiten ari diren profesionalak
Bartzelonako Unibertsitateko senologia eta bularreko patologia masterra egiten ari diren profesionalak. Beste espezialitate batzuetako profesionalak ere baditugu; esaterako, farmaziakoak edo erradiofisikakoak.
Prestakuntza praktikak
Gure zentroan hainbat praktika egiteko aukera ematen dugu, osasun arloko espezializazioak dituzten prestakuntza zentroei babesa emanez; esaterako: erizaintza, klinika laguntzaileak, erradiologiako teknikariak, anatomia patologikoa, bioteknologia, dokumentazioa eta artxiboak…
Etengabeko prestakuntza
Gure profesionalak beti egunean egon daitezen, diziplina anitzeko katalogo zabal bat daukagu zentroan (aurrez aurreko ikastaroak, online ikastaroak edo mistoak). Katalogoan hainbat arlo daude nabarmenduta.