Saiakuntza klinikoak
Saiakuntza klinikoek hainbat sendagai eta tratamendu berritarako aukera ematen diote pazienteari, beste era batera lortuko ez zituzkeenak; betiere, pazientearen segurtasuna eta kontrol etikorik zorrotzena bermatuz.
Saiakuntza kliniko bat, hain zuzen, tratamendu edo diagnostiko metodo berri bat tratamendu estandarra baino hobea den egiaztatzeko medikuntzan baliatutako metodologia da.
Saiakuntza klinikoak oso baliagarriak dira zientzia medikoak aurrerapausoak eman ditzan; izan ere, gaixotasunen alderdi interesgarri guztiak ebaluatzeko modua ematen dute, modu arautu eta kontrolatuan.
Saiakuntza kliniko onkologikoetan, sarri askotan, aurrerapauso txikiak baino ez dira hautematen; alabaina, aurrerapauso txiki horien guztien batura orokorrari esker egin diezaiokegu aurre minbiziari. Ikerketari esker, gaur egun minbiziari aurre egiteko botika eraginkor gehiago ditugu eskura.
Onkologikoan benetan uste dugu ikerketa klinikoa bikaintasun bermea dela gure pazienteen zaintzari dagokionez. Horregatik, posiblea den guztietan, saiakuntza klinikoren batean parte hartzeko aukera eskaintzen diegu.
Saiakuntza klinikoak aurkitzen lagunduko dizugu.
Atsegin handiz azalduko dizkizugu, aurrez aurre, oraintxe martxan ditugun saiakuntza klinikoei buruzko nondik norakoak.
Nahiago baduzu, deitu 943328000
Oraingo saiakuntza klinikoak
Hona hemen hainbat arlotan irekita ditugun saiakuntzen aipamen labur bat.
Lege arrazoiak direla tarteko, orrialde honetan ezin dugu eskaini saiakuntza bakoitzari buruzko informazio zabala. Dena den, atsegin handiz azalduko dizugu guztia aurrez aurre.
Kimioterapia agente berri batekin egindako azterketa, bularreko minbizia duten eta kirurgiara jo aurretik indukzio kimioterapia jaso dezaketen pazienteetan.
Cáncer de mama
Kimioterapiarekin lotutako antigorputz berri batekin egindako azterketa, Her-2 tumore positiboak dituzten eta kirurgiara jo aurretik kimioterapia jaso dezaketen pazienteetan.
Cáncer de mama
Diagnostiko test berri batekin egindako azterketa, kimioterapia har dezaketen eta har ezin dezaketen pazienteak identifikatzeko baliagarria.
Cáncer de mama
Larruazalpean eman beharreko botika berri batekin egindako azterketa, Her-2 tumore positiboak dituzten eta kirurgiaren ondoren kimioterapia jaso dezaketen pazienteetan.
Cáncer de mama
Ohiko tratamenduarekin lotutako antigorputz berri batekin egindako azterketa, Her-2 tumore positiboak dituzten eta kirurgiaren ondoren kimioterapia jaso dezaketen pazienteetan.
Cáncer de mama
Botika berri batekin egindako azterketa, bularreko minbizi metastasikoa duten eta hartzaile hormonal eta Her-2 negatiboak dituzten pazienteetan.
Cáncer de mama
Ohiko tratamenduari lotutako antigorputz berri batekin egindako azterketa, bularreko minbizi metastasikoa (Her 2 positiboa) duten pazienteetan.
Cáncer de mama
Botika berriekin egindako azterketak, kolon eta ondesteko minbizi metastasikoa duten pazienteetan.
Cáncer del aparato digestivo
Ohiko tratamenduari lotutako antigorputz berri batekin egindako azterketa, bularreko minbizi metastasikoa (Her 2 positiboa) duten pazienteetan.
Cáncer de pulmón
Botika berriekin egindako azterketak, kolon eta ondesteko minbizi metastasikoa duten pazienteetan.
Cáncer de pulmón
Kimioterapiaren ordezko botika berri batekin egindako azterketa, biriketako minbizi ez-mikrozitiko metastasikoa edo erabat idortzen ez dena duten pazienteetan.
Cáncer de piel
Immunitatea indartzen duten botika berriekin egindako azterketa, arrisku handiko melanomaren kirurgia egin ondoren birgaixotzeko arriskua murrizteko.
Cáncer de piel
BRAFen inhibitzaile berriekin eta MEKen inhibitzaile berriekin egindako azterketak.
Cáncer de piel
Ohiko galderak
Ezagutu zeure buruari etengabe egiten dizkiozun galderen erantzunak.
Minbiziaren tratamendua arrakastatsua izan ohi da gehienetan. Alabaina, erantzun gabeko galdera ugari daude, eta paziente batzuen egoerarako eskura dauden tratamenduek oso erabilera mugatua izaten dute. Minbiziaren aurkako borrokan lortutako guztia, eta etorkizunean lortuko dena, saiakuntza klinikoetan dago oinarrituta.
Saiakuntza kliniko batean parte hartzeak bi onura nagusi dakartza: alde batetik, zuzeneko onura dugu; esaterako, oraingoa baino hobea izan litekeen tratamendu baterako sarbidea edukitzea, saiakuntza klinikotik kanpo eman ezingo litzatekeena. Eta, bestetik, begien bistako onura: etorkizunean gaixotasun hori edukiko duten pazienteen tratamendua hobetzen laguntzea.
Pazienteei eskaini aurretik, saiakuntza klinikoei kontrol zorrotzak egiten zaizkie, eta beti egoten dira batzorde etiko baten ikuskaritzapean, saiakuntzak egokiak direla ziurtatzeko.
Nolanahi ere den, saiakuntza kliniko batekin hasi aurretik, zure mediku taldeak hari buruzko informazio zabala emango dizu, eta ziurtatuko du, baimen informatu bat sinaraziz, ulertu dituzula saiakuntzaren nondik norako eta zehaztasun guztiak.
Ez. Saiakuntza klinikoak ez dira egiten soilik gaixotasunaren egoera larrienetan edo aurreratuenetan, baizik eta gaixotasunaren eremu guztietan. Berez, saiakuntza kliniko batean parte hartzeko hautagaia izateak ez du esan nahi, inondik inora, pronostikoa txarra denik.
Saiakuntza guztietan sartzeko, irizpide zorrotzak bete behar dira; hau da, ezaugarri jakin batzuk biltzen dituzten pazienteei bakarrik egin dakieke saiakuntzetan parte hartzeko eskaintza. Mediku taldeak jakinaraziko dizu, une oro, saiakuntza batean parte hartzeko hautagaia zaren edo ez.