Gaur gure Profil profesionales atalean Olatz Zabala, Onkologikoako erizaina eta Sexu Osasunaren Sustapenean masterduna, aurkezten dizuegu
Zenbat denbora daramazu Onkologikoan lan egiten?
Onkologikoko edifizio berria ireki zutenean hasi nintzen hemen lanean.
Zein departamentutan lan egiten duzu? Zeintzuk dira zure eginkizun nagusiak?
Zerbitzu askotan lan egin dut baina momento honetan Medikuntza Nuklearrean lan egiten dut.
Zerbitzu honetako erizainak, gaixotasun desberdinetan diagnostikoa eta tratamendua egiteko isotopo radiaktiboak administratzeaz arduratzen gara. Gaixoek izan ditzazketen zalantzak ere argitzen ditugu, baita proben aurreko urduritasunean lasaitzen saiatu ere.
Duela gutxi, Onkologi arloan Sexu Osasuneko Kontsulta bat ireki duzu, zertan datzan azaldu diezagukezu?
Duela hiru urte osasun sexualaren prebentzio eta promozioa izeneko masterra ikastea erabaki nuen, baita sexualitate klinikoan beste formakuntza bat ere.
Osasun sexuala izeneko kontsulta bat ireki berri dugu Onkologikoan, gaixo onkologikoek sexualitate arloan izan ditzazketen beharrak artatzeko helburuarekin.
Sexualitatea arloa oso kaltetua izaten da minbizi diagnostiko eta tratamendu baten ostean. Arlo honetan ematen diren aldaketek, arazo sexualak sor ditzazkete, gaixoak hauetara egokitu behar izaten dutelarik.
Gaixo hauek haien egoera berrira egokitu behar dute, sexualitate berri batekin bizitzen ikasi behar dute eta haien bikoteekin ere egokitu. Horretarako, gorputz irudia, estima, asertibitatea, bikote arteko komunikazioa gaitasuna, erotismoa, fantasiak eta orokorrean gozamen orokorra landuko ditugu.
Zein izan da sexualitatearen arloan sartzeko izan duzun motibaziorik nagusiena?
Beti piztu didate interesa gai sozialek eta giza komportamenduak. Bi gai hauek sexualitatearekin zuzenki erlazionaturik daude, horregatik interesgarria iruditu zitzaidan master hau ikastea.
Bestalde, Onkologikoan lanean daramadan denbora honetan, osasun langileek eta gaixoek gai honetaz aritzeko zailtasun handia dutela konturatu naiz. Oraindik ere gure gizartean lotsa, beldurra edo ezjakintasuna bezalako mugak daude gai honetaz hitz egiteko.
Zer da zure lanaz gehien gustatzen zaizuna?
Oso interesgarria iruditzen zait eritzaintzak azken urtetan hartu duen bidea. Arlo desberdinetan espezializatzeak profesionalki hobetzen joateko aukera eman digularik.
Beste alde batetik, gaixoekin egunerokoan dudan tratua asko gustatzen zait, topiko bat dirudien arren, erizaina naizenetik asko ikasi dut bizitza baloratzen eta disfrutatzen.
Onkologi arloko Sexu Osasuneko kontsulta Gipuzkoako Onkologikoako paziente guztiei eskaintzen zaien zerbitzu berri eta doakoa da. Olatz Zabalarekin harremanetan jartzeko bere arreta zuzeneko zenbakira deitu 943328410 edo posta elektroniko bitartez ozabala@onkologikoa.org.