5 Urria, 2018

Profil profesionalak, saiakuntza klinikoetako erizaintza

Gaur, gure profil profesionalen atala irekitzeko, Lidia Nieto eta Ainhoa Arocena ditugu, saiakuntza klinikoetako erizaintza taldeko kideak.

Deskribatuko al diguzue Terapia Aurreratuen Unitatean egiten duzuen lana?

Lidia: Saiakuntza kliniko batean hasten diren Onkologikoko pazienteen erreferentziazko erizainak gara; euren prozesu osoa kudeatu eta koordinatzen dugu, eta sustatzaileentzako zein farmazia etxeentzako datu guztiak erregistratzen ditugu.

Ainhoa: Gure ospitalean erreferenteak gara, mundu mailan sustatzaileak. Erizainak garenez gero, gure gaitasunak ugaltzea lortu dugu, eta ikerketara ere iritsi gara.

Zenbat denbora daramazue Unitate honetan lanean?

Lidia: Nik aurki egingo ditut bi urte.

Ainhoa: Nik lau urte daramatzat.

Eta Onkologikoan?

Lidia: Ospitalean, 8 urte daramatzat. Unitate honetan hasi aurretik, hainbat zerbitzutan aritu izan naiz.

Ainhoa: Ni duela 12 urte sartu nintzen Onkologikoan. Beste unitate batzuetatik igaro izana funtsezkoa izan da ospitale osoaren funtzionamenduaren berri izateko, eta arlo guztiekin koordinazioan jardun ahal izateko.

Oraindik oso gazteak zarete, eta ibilbide profesional luzea duzue aurretik. Nolakoa uste duzue izango dela zuen etorkizuna? Zuen lana arlo berean egiten jarraitu nahiko zenukete?

Lidia: Ikerketa da etorkizuna, eta izugarri gustatzen zaigu horretan aritzea. Gainera, jakin badakigu arlo horrek bilakatzeko eta garatzeko aukera handiak dituela.

Ainhoa: Dagoeneko bilakaera handia izan du; geroz eta lan gehiago dago, tratamendu gehiago, biltzeko datu gehiago… Gure zereginak geroz eta zorrotzagoa izan behar du. Gainera, gure lanaren emaitzak hunkitu egiten gaitu, sarri askotan.

Zein da paziente batentzat saiakuntza kliniko batean hastearen alderdirik positiboena?

Ainhoa: Inolako zalantzarik gabe paziente horiek gehiago zainduta eta monitorizatuta egongo dira (saiakuntzaren metodologiagatik beragatik), herritarrek oraindik eskuratu ezin dituzten tratamenduetarako sarbidea izango dute, eta tratamendu horiek oso onuragarriak izan litezke.

Lidia: Zorionekoak dira. Botika guztiek, merkaturatu aurretik, prozesu horretatik pasatu behar izan dute, eta botika horien emaitzez aurretik gozatu ahal izatea zorte handia da.

Ainhoa: Eta ezin dugu ahaztu saiakuntza batean parte hartzeak berekin dakarrela pazientearen kontrolak eta zaintza areagotzea; beraz, inoiz baino kontrolatuagoak eta zainduagoak egongo dira.

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.