11 Urria, 2018

Profil profesionalak, Osasun Laguntzaileak

Gaur, gure profil profesionalen atalean, Javi Beitia dugu, Onkologikoko osasun laguntzailea. Lagun bikaina, eta eskarmentu handia duena langileen prestakuntzan, pazienteen mugikortasunari eta jarrera higieneari dagokienez.

Zenbat denbora daramazu Onkologikoan lanean?

33 bat urte.

Zertan diharduzu zure eguneroko zereginean? Zein dira zure egiteko nagusiak?

Gauza asko, eta askotarikoak. Pazienteak unitate batetik bestera eramaten ditut, pazienteak mugitzeko laguntza eskaintzen diet laguntzaileei zein erizainei, pazienteen garbitasunean parte hartzen dut, etab..

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?

Nahiz eta topikoa iruditu, paziente-langile harremanak eguneroko eta etengabe erakusten dizu zerbait harremanei buruz, eta laguntza gizatiartzeko dagoen premiaz ohartarazten dizu.

Gainera, Onkologikoan osasun laguntzaile aritzean, erreferentea zara pazienteen mugikortasunaren eta jarrera higienearen arloan.

Kontatu horri buruzko gauza gehiago…

21 urte daramatzat EAEn, Nafarroan, Logroñon eta Santanderren pazienteen mugikortasunarekin eta jarrera higienearekin lotutako lan arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak eginez. Gure lanean, arlo horri buruzko prestakuntza egokia edukitzeak asko laguntzen du laneko bajen kopurua nabarmen murrizten. Horregatik, Onkologikoan, Bizkar Eskola izeneko proiektu baten plangintza egiten ari gara, langileentzat.

Zure ustez, zer ekarpen garrantzitsu egin diezaiokezu pazienteari zure eguneroko zereginean?

Maitasuna, profesionaltasuna eta entzute aktiboa eskain diezazkioket.

 

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.