28 Urtarrila, 2019

Profil profesionalak, giza lanbide departamentua

Gaur, profil profesionalen atalean Marian eta Sara ditugu, Giza Lanbide departamentuko arduradunak.

Zenbat denbora daramazue Onkologikoan lan egiten?, Noiztik Giza Baliabideetan?

Marian: 39 urte eta 8 GGBB-etan.

Sara: 10 urte eta 9 urte GGBB-etan.

 

Zertan datza zuen lanak GGBB Departamentuan?

Enpresetan egiten diren GGBB-ko lanak egiten ditugu: Kontratazioa, Nominak egitea, Gizarte Segurantzaren kotizazioa, aldi baterako ezintasunen alta eta bajak kontrolatzea, langileei arreta, langileen informazio guztia Erakunde Publikoetara online transmitzea, eta abar.

 

Marian Departamentu honetan lan egin aurretik, Onarpenetan lan egiten zenuen, zergatik erabaki zenuen aldatzea?

Nire formakuntza lanpostu honetarako egokia zela pentsatu nuen eta aukera eman zidatenean aldaketa egitea erabaki nuen.

 

Sara, GGBB Departamentuan lan egiteaz gain, zure lanaldiaren zati bat Saiakera Klinikoei eskaintzen diezu, azalduko al zeniguke zertan datzan?

Bai. (IEU) Ikerketa Euskarri Unitatearen administrazio-kudeaketa guztia ere egiten dut, Saiakuntza Klinikoak ireki arte dokumentazio eta kontratu guztiak antolatu eta kudeatzen ditudalarik.

Era berean, Saiakuntza Kliniko baterako errekrutatutako pazienteei egiten zaizkien bisitak, frogak eta tratamenduak Sustatzaileei fakturatzen dizkiet.

 

Zer da zuen lanaz gehien atsegin duzuena?

Marian: GGBB-etan eragina duen Lan Legeriarekin eguneratua egotea.

Sara: Egiten ditugun lanen aniztasunak ez du gure lana monotono bilakatzen eta lankideetaz arduratzea eta lagundu ahal izatea.

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.