10 Urria, 2018

Profil profesionalak, fisioterapeuta

Gaur, gure profil profesionalen atalean, Maria Besné dugu, Onkologikoko fisioterapeuta.

Maria, zenbat denbora daramazu Onkologikoan lanean?

Onkologikoan atzo hasi nintzela iruditzen zait, baina atzera begiratu, eta dagoeneko 20 urte igaro dira.

Zertan diharduzu zure eguneroko zereginean? Zein dira zure egiteko nagusiak?

Fisioterapeuta naiz Onkologikoan, eta espezializatuta nago drainatzean eta bularreko minbizian. Bularreko kirurgia egin duten pazienteak artatzen ditut, batez ere: nola kirurgia erradikala izan dutenak ala kontserbatzailea izan dutenak. Kirurgia osteko eta galtzarbeko gongoil hustuketa osteko linfedemaren prebentzioan dihardut. Errehabilitazio lanak ere egiten ditut.

Zure ustez, zer-nolako bilakaera izango du zure arloak paziente onkologikoaren tratamenduan?

Dagoeneko izugarrizko bilakaera izan du. Duela 20 urte hasi nintzenetik asko aldatu da, bai paziente mota, bai eta horiei egiten diegun ebakuntza mota ere. Garai batean, kirurgiak askoz ere erradikalagoak ziren, eta ondorioak ere nabariagoak, maila fisikoan. Gaur egun, gehiago lantzen ditugu bestelako ezaugarri batzuk; esaterako, prebentzioa, zainketa aringarriak, arnas fisioterapia… Eta tratamendu sistemikoen ondoren errehabilitazio lana egiten dugu. Onkologikoan dihardugun fisioterapeuton irudia asko aldatu da azken urteetan, gaitasunei dagokienez.

Zure ustez, zer ekarpen positibo egiten diezu pazienteei fisioterapiaren bidez?

Nire ikuspegitik, pazientearekin aritzean izaten dugun hurbiltasuna, giza harremana… Horrexek irekitzen dizkizu ateak informazio zehatz, jakin eta kalitatezkoa emateko, ordurako lotura eta konfiantzazko harremana sortuta baitago profesionalaren eta pazientearen artean.

Etorkizunean ere Onkologikoan lanean jarraitzea gustatuko litzaizuke, ala beste espezialitate batzuk probatu nahiko zenituzke?

Hemen jarraitzea espero dut. Izugarri gustatuko litzaidake, behintzat. Urte asko daramatzat ospitalean, hemengo kideekin eta artatzen ditudan pertsonekin. Halaxe jarraitzea gustatuko litzaidake. Ez litzaidake axolako beste arlo batzuei buruzkoak ere ikastea, baina betiere, egiten dudanarekin bateragarri eginez. Izan ere, nire lanak asko ematen dit profesionalki, eta ororen gainetik daukat paziente onkologikoarekin daukadan harremana. Espezialitate gogorra da, baina pazienteek oso feedback positiboa egiten didate. Espero dut nire espezialitateak hazten jarraitzea Onkologikoan, eta geroz eta paziente gehiago izatea.

 

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.