8 Urria, 2018

Profil profesionalak, erradioterapiako teknikari espezialistak

Gaur, gure profil profesionalen atalean, Marta del Rio, Pilar de la Salud eta Eva Toyos ditugu, Onkologikoko erradioterapiako teknikari espezialistak.

Zenbat denbora daramazue Onkologikoan lanean?

12 bat urte daramatzagu zentro honetan lanean.

Zertan diharduzue zuen eguneroko zereginean? Zein dira zuen egiteko nagusiak?

Erradioterapia Zerbitzuaren baitan, Erradioterapiako Teknikari Espezialistak hainbat egiteko izaten ditu. Simulazioaren arloan, Erradioterapeutak diagnostikatu eta baloratutako tratamendua aztertu ondoren, pazientearekin elkartzen gara, eta diagnostikorako hainbat irudiren bidez (OTA, EM edo PET), tratamendu egunetan zer egin behar duen zehazten dugu.

Pazienteak erradioterapia tratamendua daukan egunetan, teknikariak arduratu beharko du erradiazioa igortzen duen azeleragailu lineala dagoen bunkerraren baitan pazientea kokatzeaz (simulazio egunean zehaztu zen modu berean), eta dagokion tratamendua emateaz.

Ikus dezakegun bezala, erradioterapiaren arloan ezinbestekoa da trebetasun tekniko ugari izatea, erantzukizun handiko lana baita. Trebetasun tekniko horrez gainera, zer ekarpen garrantzitsu egiten diozue pazienteari zuen eguneroko jardunean?

Lan teknikoa izateaz gainera, oso lan gizatiarra ere bada gurea. Kontuan hartu behar izaten dugu pazienteak daukan estres emozionala, eta tratamendu egokia emateko, pazientea gure egiteko onaz eta profesionaltasunaz fida dadin lortu behar dugu. Horretarako, entzun egin behar diogu, eta gure esku dagoen guztian lagundu, ahalik eta lasaien eta erosoen egon dadin.

Zuen ustez, zer-nolako bilakaera izango du erradioterapiaren munduak? Lortuko al ditugu emaitza hobeak albo ondorio gutxiagorekin?

Erradioterapia teknologikoki etengabe berritzen ari den diziplina da. Tratamendu tekniken bilakaera horrek dagoeneko ekarri du albo ondorioak murriztea, eta geroz eta tratamendu arlo zehatzagoak finkatzea, tratatu beharreko eremutik gertu dauden baina erradiatu behar ez diren organo osasuntsuak ez erradiatzeko baliagarriak.

Zer da zuen lanetik gehien gustatzen zaizuena?

Beharbada, alderdirik erakargarriena da pazientearekin izaten dugun zuzeneko harremana Erradioterapia tratamendu bat 10-35 saio artekoa izan liteke, eta horrek dakar pazientearekin gertutasun handia edukitzea. Zerbitzuan egiten duten egonaldia ahalik eta onena izan dadin ahalegintzen gara. Beraz, aurpegietatik beldurra ezabatzea lortzeak, eta tratamendua irribarre handi batekin amaitzen dutela, eta gure lana bihotzez eskertzen digutela ikusteak laguntzen digu gehien egiten duguna egiten jarraitzen.

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.