2 Urria, 2018

Profil profesionalak, EMn espezialistak diren teknikariak

Aste honetan, gure profil profesionalen atalean, Lierni Iraola, Mirentxu Etxaniz, Oihana Extremé eta Joanna Sánchez ditugu, EMn espezialistak diren teknikariak.

Zenbat denbora daramazue Onkologikoan lanean? Eta noiztik Erresonantzia Magnetikoan?

Oihanak eta Liernik 16 urte daramatzate ospitalean; gero, duela 12 urte Mirentxu sartu zen; eta, azkenik, Joana, duela 2 urte.

Zertan datza zuen lana eta zuen eguneroko zeregina?

Teknikari gisa giza gorputzaren irudiak lortu behar izaten ditugu, hainbat diagnostiko gailu erabilita; kasu honetan, Erresonantzia Magnetikoa.

Gure egunerokoan, pazienteari harrera egiten diogu, segurtasun galdetegi bat betetzen laguntzen diogu, azterketa zertan den azaltzen diogu eta proba egiten diogu; betiere, alderdi teknikoa giza alderdi askotarikoari egokituz, alegia pertsonari, horixe baita garrantzitsuena gure zereginean.

EMn lan egitearen berezitasunetako bat da, hain zuzen, klaustrofobia duen paziente batekin aritzea. Zer egiten duzue horrelakoetan?

Lehenik eta behin, pazientzia izan, eta beharrezkoak diren azalpen guztiak eman, beldurra duen pertsonari segurtasuna emateko. Azterketan, beti egon ohi gara harremanetan: laguntzera sar gaitezke, eten txikiak egin, eta erradiologoarekin azterketa protokolo ahalik eta laburrena egokitu dezakegu, diagnostiko on baterako behar-beharrezkoa dena bakarrik eginez.

Zuen ustez, zer-nolako bilakaera izango du zuen arloak? Zer berrikuntza izango du etorkizuneko erresonantzia magnetikoak?

Irudi medikoaren gaia, eta zehazki erresonantziarena, etengabe ari da aldatzen eta bilakatzen. Azterketak geroz eta laburragoak dira, baina informazio gehiago ematen digute. Erresonantzia teknika sinesgaitz eta konplikatua da, eta ezin da jakin noraino irits daitekeen edo mugarik izan ote dezakeen.

Zer da RMn lan egitetik gehien gustatzen zaizuena?

Jendearekin dugun harremana da gehien gustatzen zaiguna. Pertsona gisa nork bere onena atera ahal izatea, erresonantzia hain proba berezia izanik, pazientearen alboan egon, eta guztia eramanerrazagoa gerta dakion laguntzeko. Eta badugu beste erronka bat, gainera: hain liluragarria den gailuarekin ahalik eta irudirik onena ateratzea, diagnostiko zuzena egiteko.

 

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.