4 Urria, 2018

Gipuzkoak biozientzien aldeko apustua egin du, hiru ekimen berri babestuz

Gaixotasunak, botikak, terapia zelularrak… Euskadik biozientzien munduarekin erlazio handia duten enpresen sare garrantzitsu bat dauka, eta nahiz eta gazteak izan, nazioartean ospe handia dute dagoeneko. Ikerketaren arlo hori apustu estrategiko bihurtu da, eta Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak hori bultzatzen jarraitu nahi du. Horrenbestez, babesa eskainiko die hiru enpresa ekimen berriri, kirurgia teknika berritzaileak, minbiziaren aurkako botikak eta alergien detekziorako testak garatzen dituztenak.

Halaxe jakinarazi zuten, atzo, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Manuel Beraz Kutxa Fundazioko lehendakariak, Miramongo teknologia parkean egindako jardunaldi batean. Osasunaren arloko lurraldeko hainbat ordezkarik hartu zuten parte.

Duela hamar urte, Euskadin ia ez zegoen enpresarik, biozientzien sarearekin lotura zuenik. Hain da horrela, gaur egun arlo horretan diharduten 70 enpresatik %40 bost urtetik beherakoak baitira. Gaur egun, Gipuzkoako 37 sinadura ditu: gehienak txikiak dira, eta Donostian zein Arrasaten daude. Erdiek osasunaren arloan dihardute. Olanok nabarmendu zuenez, gisa horretako proiektuak babesteak “ekonomiaren eta etorkizuneko enpleguaren oinarriak jartzeaz gainera, gure gizartearen ongizatean” inbertitzea ere badakar.

Hitz horiekin inauguratu zuen jardunaldia, ‘Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa, zure aliatu biosanitarioa’ izenburupean. Bertan hitz egin zuen CIC Bioguneko Arkaitz Carracedo ikertzaileak, minbiziaren aurkako borrokan ematen ari diren azken aurrerapauso zientifikoak aztertzeko. “Aurrera egiteko, ezinbestekoa da teknologikoki berritzea. Eta berritzeko, ikertu egin behar da”, nabarmendu zuen euskal zientzialariak, zeinek bularreko minbizia gogorrenarekin lotutako proteina identifikatu duen taldea gidatu duen. Hark hitz egin ondoren, hainbat adituk, mahai inguru batean, lurraldean dauden bioekintzailetza erronkei buruzko gogoeta egin zuten.

Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikoko foru diputatuak eta Carlos Ruiz Kutxa Fundazioaren zuzendari nagusiak, berriz, fundazioak egiten duen lana aurkeztu zuten. Foru Aldundiak eta Kutxak Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa sortu zuten 2011n. Duela bi urte merkaturatu zuten berriz ere, patronatua berrituta, estatutuak berriz definituta eta gaur egungo testuingurura egokituta, eta milioi erdi euroko aurrekontuarekin. Azkenean milioi batera handitu da, bi erakundeek erdi bana falta dena jarrita.

Olanok eta Berazak fundazioaren babesa jasoko duten hiru enpresa ekimen berrien izenak aurreratu zituzten. Deneb Medical, Innoprick eta Quimatryx Gipuzkoako start-upak dira, eta bakoitzak 250.000 euro jasoko ditu partaidetza mailegu moduan, haziz eta “pertsonen ongizatean zuzeneko eragina” daukan jarduera bat gauzatuz jarrai dezaten.

“Jakin badakigu zientzia, ikerketa teknologikoa eta berrikuntza enpresa garapenaren oinarria direla XXI. mendean; hots, ezein lurralderen aurrerapenerako zutabeen oinarrizko ezaugarria. Eta horixe da, hain zuzen, Gipuzkoarentzat nahi duguna. Foru Aldundiaren eta Kutxaren arteko proposamen honen jatorrian dagoena”, adierazi zuen Berazak.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak, 2016. urte amaieran berriz merkaturatu ondoren, Patia Diabetes enpresa medikoaren zeregina ere babestu du, gaixotasunaren detekzio goiztiarrerako tresnak garatzen dituena.

Iturria | Noticias de Gipuzkoa

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.