9 Urria, 2018

Desirée proiektua, bularreko minbiziaren aurkako aliatua

Desirée proiektuak euskarri ekosistema bat garatzen du, bularreko minbizi kasu bakoitzerako tratamendua aukeratzen laguntzeko erabaki klinikorako. Horretarako, informazio asko izaten da oinarrian, eta diziplina anitzeko ikuspegia ematen zaio.

H2020 Esparru Programaren baitakoa da, Europako eta Estatu Batuetako hamaika enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate eta ospitalek osatutako partzuergo batekin lankidetzan gauzatutakoa. Bularreko unitateetan hartu beharreko erabaki klinikoetan laguntzeko software bat da, nazioartean erreferente bihurtu nahi duena. Softwarearen helburua da, besteak beste, paziente bakoitzari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia modu arin, orokor eta intuitiboagoan ikusi ahal izatea, diziplina anitzeko ingurune batean; esate baterako, unitate funtzionaletan.

Modu horretan, arreta pertsonalizatuagoa eman, eta gaixoaren ikuspegi orokorrago bat eduki ahal izango da. Era berean, sistema “adimenduna” izango da. Hala, hartutako erabakietatik eta horiei esker lortutako emaitzetatik ikasiko du, eta metatutako esperientzietan oinarrituta, ebidentzia berriak sortzeko modua emango du; bereziki, “praktika klinikoen gidetatik” kanpo geratzen diren kasu konplikatuenei buruzko erabakiei dagokienez. Desiréek Europar Batasunaren fondoak jaso ditu, Horizon2020 ikerketa eta berrikuntza programaren esparruan, diru laguntzen 690238 hitzarmen zenbakiarekin.

Honako hau ere interesa dakizuke

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.