Proiektuak

Atal honetan, gaur egun Onkologikoan lantzen ari garen proiekturik garrantzitsuenak ezagutuko dituzu.

Ikerketa klinikoarekin batera, Berrikuntzaren arloak minbiziaren diagnostikoari eta tratamenduari buruzko I+G+B proiektuak abian jarriz gauzatzen du bere zeregina.

Desirée

Bularreko unitateetan hartu beharreko erabaki klinikoetan laguntzeko softwarea.

H2020 esparru programaren baitan, eta Europako zein Estatu Batuetako hamaika enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate eta ospitalek osatutako partzuergoarekin lankidetzan egindakoa. Bularreko unitateetan hartu beharreko erabaki klinikoetan laguntzeko software bat da, nazioartean erreferente bihur daitekeena. Softwarearen helburua da, besteak beste, paziente bakoitzari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia modu arin, orokor eta intuitiboagoan ikusi ahal izatea, diziplina anitzeko ingurune batean; esate baterako, unitate funtzionaletan. Modu horretan, arreta pertsonalizatuagoa eman, eta gaixoaren ikuspegi orokorrago bat eduki ahal izango da.

Era berean, sistema “adimenduna” izango da. Hala, hartutako erabakietatik eta horiei esker lortutako emaitzetatik ikasiko du, eta metatutako esperientzietan oinarrituta, ebidentzia berriak sortzeko modua emango du; bereziki, “praktika klinikoen gidetatik” kanpo geratzen diren kasu konplikatuenei buruzko erabakiei dagokienez. Desiréek Europar Batasunaren fondoak jaso ditu, Horizon2020 ikerketa eta berrikuntza programaren esparruan, diru laguntzen 690238 hitzarmen zenbakiarekin.

Zain

Tumoreei aurre egiteko terapia berriak diseinatzeko programa.

SPRIren Etorgai programaren baitan gauzatutakoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua, eta Oncomatryx, Quimatryx, Metdia Biotech eta Stemtek Therapeuticsekin lankidetzan landua. Helburu nagusitzat dauka, hain zuzen, tumoreei aurre egiteko terapia berriak diseinatzea, animalia ereduen sistemetan, eta, hala, gizakiekin ere saiakuntza klinikoak egitea bermatzea.

Mamosint

Proba osagarrien kopurua murritzaraziko duen diagnostikorako laguntza tresna.

SPRIren GAITEK programaren baitan gauzatutakoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua, eta Odei-rekin elkarlanean landua. Helburutzat dauka diagnostiko laguntzarako tresna bat (CAD) garatzea. Horrek bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarreko proba osagarrien kopurua gutxitzea ahalbidetuko du, mikrokaltzifikazioen bistaratze eta kuantifikazioan egingo diren hobekuntzen bitartez.

E-mix

Onkologian, ikerketa klinikoaren egoera aldatzeko helburua duen proiektua.

Onkologikoak SPRIren HAZITEK programaren baitan gidatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua. E-MIX-ek partzuergoa osatzen du Ibermática, BIOEF, Biodonostia eta Biocruces-ekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoan onkologiaren ikerketa klinikoaren egoera aldatzeko beharra azpimarratzen du.

Lankidetza estrategiari lehentasuna emanez, E-Mix-en bitartez, Onkologikoak tratamendu sistemikoa duten paziente onkologikoak, batetik, eta entsegu klinikoen eskaintza, bestetik, ospitale sare batean lotuko dituen tresna informatiko baten sorrera gidatuko du. Hasiera batean, Osakidetzako pazienteei zuzendutako zentroetan garatuko da produktu hau; eta, ondoren, Ospitale Kudeaketako beste talde batzuei salduko zaie. Sistemak pazienteentzako ikerketa klinikoko eskaintza sustatuko du, pazienteak tratamendu berri bat hasi behar duenean onkologoari iritsiko zaion alerta baten bitartez.

Hori gertatzen denean, E-Mix sistemak paziente jakin horrentzat Osakidetzako zentroren batean egon daitezkeen saiakuntza kliniko guztien aukerak azalduko dizkio onkologoari, eta ikertzaile arduradunarekin harremanetan jarriko du.

Onkotools

Onkologoak pazientearen ikuspegi osotu eta arina eduki, eta hari jarraipena egiteko modua izan dezan baliagarria izango den aplikazioa.

SPRIren HAZITEK programaren baitan gauzatutakoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua, eta Near Technologies-ekin batera partzuergoa osatzen duena. Onkotools-ek, hain zuzen, onkologoari pazientearen jarraipenerako begirada osotu eta arina izateko aukera emango dion aplikazio bat garatu nahi du, zeinaren bitartez, tratamendu ziklo guztietan beharrezkoa den informazio guztia eskuragarri izango duen.

Hala, Onkotools-ek bi hauek batuko ditu: alde batetik, tratamendu onkologikoaren eraginkortasunaren ebaluazioa azkartzen duen tresna, eta, bestetik, toxikotasunaren etengabeko bilketa egiten duen tresna, eta horren bidez, pazienteak mediku taldearekin etengabeko harremana izango du. Pazientearen esperientziarekin lotutako berrikuntzaren esparruan dagoen proiektu bat da, hain justu, Onkologikoak berrikuntza garatzeko lehentasunezkotzat jotzen duena.

Biotrend

Bularreko minbiziaren tratamendu hormonalari erantzuteko molekularen karakterizaziorako biomarkagailuen bilaketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurrekontuak finantzatzen duen Biotrend ikerketa proiektu traslazionalaren helburua da, hain zuzen, biomarkagailuak bilatzea, bularreko minbizia luminalaren tratamendu hormonalari erantzuteko molekularen karakterizaziorako. Lankidetzan oinarritutako proiektua da, Onkologikoak (liderra), BioDonostiak, CEITek eta CIC-Bioguneak elkarlanean egin beharrekoa. Onkologikoan dagoeneko klasikoa den ikerketa ildo traslazional batean oinarritzen da: lehen mailako tratamendu hormonalean.

Proiektu honi esker, biomarkagailu berriak karakterizatuko dira, bularreko minbizia goiztiarra duten pazienteetan kirurgiara jo aurreko tratamendu hormonala erabiltzea ahalbidetuko dutenak, tratamenduak pertsonalizatzeko eta jomuga terapeutiko berriak bilatzeko agertoki berritzaile izanda.

Impetus

Laguntza prozesu berri bat bultzatzeko proiektua, laguntza tratamendu eta zaintza eraginkorrenak eskaintzeko baliagarria.

Onkologikoak SPRIren HAZITEK programaren baitan gidatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua.

Gaixo bakoitzarentzat eraginkorrenak diren laguntza tratamendu eta zaintzak eskaintzeko laguntza prozesu berri bat bultzatzeko helburuarekin, produktu berriak garatuko dira, pazienteak une bakoitzean duen egoera modu objektiboagoan ezagutzen, eskainitako jardunen emaitzak aurreikusten eta pazienteak erabakietan eta bere osasun egoeran modu aktiboan parte har dezan eremu egoki bat sortzen lagunduko dutenak.

24 ordu igaro aurretik deituko dizugu

Bete zure datuak, eta adierazi zergatik deitu duzun, geure arteko harremana ahalik eta pertsonalizatuena eta eraginkorrena izan dadin.

Nahi izanez gero, zeuk ere dei diezagukezu

943328000

  • Datu pertsonalak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Araudia eta duen babesari buruzko Espainiako araudia betetzeko, ONKOLOGIKOAK jakinarazi nahi dizu galdetegi honetan ematen dituzun datu pertsonal guztiak aurretiko hitzordu eskaerarako baino ez ditugula erabiliko. Oro har, datuak 5 urtean gordeko ditugu. Erabiltzeko zilegitasuna, hain zuzen, zure adostasun adierazian oinarritutakoa da, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Nolanahi ere den, gogorarazi nahi dizugu datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edo datu pertsonalak eramateko eskubideak baliatzeko aukera daukazula, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita. Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure Datuen Babeserako Politika.